Irailean hasiko dira Euskerea Bizibarritzeko Nazinoarteko Biltzarra lantzen

Euskerearen premina eta erronken eguneratzea egingo da nazinoarteko biltzarrean

Euskerea Bizibarritzeko Nazinoarteko Biltzarra 2027an

Irailean hasiko dira 2027an egingo dan Euskerea Bizibarritzeko Nazinoarteko Biltzarra antolatzen. Atzo Bilboko Azkuna zentroan egindako ‘Jauzia gara’ ekitaldian, orain arteko egindako lan guztia autortu eta eskertu eben Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ibone Bengoetxeak, eta lehendakariak, Imanol Pradalesek. Emondako aurrerapausoak nabarmendu zituen, baita baita egoera aldaketea be. Gaur egun egoerea aldatu da, beste premina eta erronka batzuk dagoz eta erantzun egokiak emon behar jakez. Horretarako antolatu dabe Euskerea Bizibarritzeko Nazinoarteko Foroa.

Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu deuskuz honen gaineko gorabeherak, gaur egungo erronka nagusien aitamena egiteaz gain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00