Urriaren 24an eta 25ean Bilbon izango dira

Kukai Dantza Taldeagaz batera Euskal Herri osoan izango da bira

Eusko Ikaskuntzak EzBerdin Berdinak egitasmoari ekingo deutso Bilbon

Urriaren 24an hasiko da EzBerdin Berdinak egitasmoa Bilbon / Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzak EzBerdin Berdinak egitasmoa aurkeztu dau. EzBerdin Berdinak euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea da. Kukai Dantza Taldeagaz eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileekaz batera, Euskal Herri osoan izango da biran, urriaren 24an Bilbon hasita, abendura bitartean, zazpi saio esklusiboetan. Leire Gaceo Eusko Ikaskuntzako komunikazino arduradunak esan deusku esperientzia honek igaz egindako Kongresuan daukala jatorria.

EzBerdin Berdinak egitasmoa ez da ikuskizun soila, esperientzia artistiko eta parte-hartzailea baizik. Dinogunez, urriaren 24an eta 25ean Bilbon izango dira. Ostean, Iruñea, Donibane Garazi, Gasteiz eta Donostia bisitatuko dabez. Ganera, Gipuzkoako uriburuan saio bi egingo dabez, Bilbon lez.

Sarrerak

Sarrerak dagoeneko salgai dagoz. Sei urte baino gitxiago daben umeak ordaindu barik sartuko dira. Zazpi saio esklusibo izango dira soilik eta prezio orokorra 18 eurokoa da, baina tarifa murriztua 15 eurokoa izango da urriaren 17a baino lehen egindako erosketetarako. Eusko Ikaskuntzako bazkideek bederatzi euroko prezio berezia izango dabe, bost eurokoa izango dana urriaren 17ra arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00