Bost bulego barri zabaldu dauz

2023an partikularren 23.000 kontsulta baino gehiagori erantzun eutsen

Eusko Jaurlaritzak indartu egin dau atzerritartasun-arloan arreta juridikoa emoteko Aholku Sarea

Agintariak aurkezpen egunean / Irekia

Bilbo, Donostia, Mutriku, Durango eta Ermua izango dira hiru euskal lurraldeetan jardunean dagozan kaleko hogeita hamar bulego baino gehiagoren bulego barriak. Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak Gasteizen, Zarautzen eta Errenterian dagozanak indartuko ditu.

Aholku Sarea Migrazino eta Asiloko Zuzendaritzak bultzatutako programea da, eta Biltzen-Integrazinorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak sarean lan egiten dau. Hirugarren Sektoreko zortzi gizarte-erakundetako abokatuen hiru elkargoek bultzatzen dabe. 2023. urtean partikularren 23.592 kontsultari eta bereziki hasierako baimenekin eta ondorengo barrikuntzekaz erlazionatutako profesionalen 4.276 kontsultari erantzun eutsien.

Aholku Sarera etortzen diren pertsonen profila Latinoamerikatik datorren emakume batena da. Emakume horren migrazinoa beste jatorri batzuetakoa baino feminizatuagoa dago, holan Magreb edo Saharaz Hegoaldeko Afrikakoa. Izan bere, aurreko kontsulten %59 emakumeek egin ebezen. Kolonbia eta Maroko dira, alde handiz, erabiltzaileen nazionalitate nagusiak. Adinari jagokonez, gehienek 30 eta 50 urte bitartean dabez, eta, beraz, lan-merkatuan sartzeko interesa dabe.  Xabier Legarreta Migrazino eta Asilo Zuzendaria izan da Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00