Eusko Legebiltzarreko eztabaidea aurrerapausu bat da aintzatespen historikoan

Erregimen frankistak beste herrialde batzuetan egiten ari zan txertaketa-kanpainaren aplikazinoa arrazoirik gabe atzeratu eban

Eusko Legebiltzarrak polioak jotako pertsonak frankismoaren biktimatzat hartzearen eztabaideari ekin deutso

Eusko Legebiltzarrak polioak eta postpolioak jotako pertsonak frankismoaren biktimatzat hartzearen eztabaideari ekin deutso. Polioak milaka pertsonari eragin eutsen Espainian, eta 1945-1965 urteetan bereziki hedatu zan, erregimen frankistak Europako beste herrialde batzuetan egiten ari ziran txertaketa-kanpainen aplikazinoa arrazoirik gabe atzeratu ebalako. Horrek ondorio suntsitzaileak izan ditu Karmele Antxustegi kaltetuak azaldu deuskunez.

Eusko Legebiltzarreko eztabaidea aurrerapausu bat da aintzatespen historikoan. Izan be, erakundeen babesa faltan bota izan dabe azken hamarkadetan, Estatuko Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 20/2022 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Memoria Historiko Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legean biktimatzat autortuta egon arren.

Eginaren Eginez alkartea

Eginaren Eginez desgaitasun fisikoa daben pertsonen Arabako alkartea da. Alkarteak Eusko Legebiltzarrean emondako urratsa txalotu dau, polioa eta polio ondokoa daben pertsonen errealidadea agenda publiko eta politikoan ipinteko aukerea dalako. Ondorioz, Eginaren Eginezek bat egin dau polioa eta postpolioa daben Euskadiko pertsonak mantentzen ari diran errebindikazinoekaz eta burrukagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00