Beste hizkuntza batzuetan legez, euskeraz be laguntzaile birtualekin komunikau ahal izatea lortu gura da

Martitik dabil beharrean Euskorpora, Adimin Artifizialari euskeraz irakasteko

Euskorpora Adimen Artifiziala elikatzeko liburutegi digitala osotzen dabil

Euskorpora ekimenaren bidez hizkuntza eskubideak bermatu gura ingurune digitalean, hizkuntza gitxituei be lekua eginda, tartean euskereari. Holan ba, Adimen Artifizialari euskerea ulertzen eta euskeraz berba egiten irakatsi gura jako. Gaur egun normaltzat joten dogu hizkuntza nagusietan Adimen Artifiziala normaltasunez gauza askotarako erabiltea, baina ez gitxituetan. Euskorporan egoera honi bueltea emon gura deutse eta lanean hasita dagoz.

Igazko martian emon zituen lehen pausoak, hamabi bat pertsonako lantaldea da eta eragile pilo bategaz dabilz lanean, tartean pubikoekin, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiagaz. Adimen Artifiziala elikatzeko materiala behar dabe, idatzizkoa zein ahozkoa, eta zati bat batuta dabe. Dana dala, hondino asko falta jake eta jarraituko dabe eragile sarea zabaltzen.

Europa mailako aditu batzordea be eratuta dabe, lan hau ahalik eta txukunen egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00