"Ideien inguruko eztabaidak indartu behar dira, eta irainak zein liskarrak baztertu" adierazo dau EH Bilduko Bizkaiko bozeroaleak

Gatazkaren aurrean, euren esku dagoen neurrian, politika eraikitzailea sustatzen saiatuko dirala nabarmendu dau

Eztabaida politikoan errespetua eta ideiak aldarrikatu ditu Iker Casanovak

Iker Casanova / Bizkaia Irratia

Iker Casanovak Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan saioan adierazo dau eztabaida politikoa argumentuetan eta ideietan oinarritu behar dala. Bere esanetan, helburua ez da irainak edo eraso pertsonalak erabiltzea, baizik eta proposamenak eta eretxiak errespetuz plazaratzeaCasanovak azpimarratu dau ez dabela gatazkan edo ahazkundean jausi gura. Horren ordez, euren esku dagoen neurrian, politika eraikitzailea sustatzen saiatuko dirala nabarmendu dau, alkarrizketa eta errespetua oinarri hartuta. Azkenik, EH Bilduko Bizkaiko bozeroaleak azaldu dau eztabaida politikoak herritarren interesak izan behar dauzala ardatz. Bere ustez, ideien inguruko eztabaidak indartu behar dira, eta irainak zein liskarrak baztertu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00