Behotsik Orkestrak eta Ekidazu Abesbatzak, Cornelia de Lange alkartearen aldeko emonaldia eskeiniko dabe zapatuan Lezaman. Fair Saturday jaialdiaren barruko emonaldietariko bat da honakoa. Gogoratu, jaialdi honetan hainbat artistek hartzen dabela parte eta ataraten dan dirua, alkarte desbardinei laguntzeko izaten dala.
Errepertorio desbardina
Behotsik orkestra, 2011. Urtean sortu zan. 40 musikari dagoz gaur egun taldean eta ehun bazkide baino gehiago daukiez. Pandemiak atzeratuta, iaz ospatu eben orkestraren hamargarren urteurrena Euskalduna jauregian. Ioritz Madariaga, zuzendari teknikoak azaldu deuskunez, Behotsik, berezia da, besteak beste, ohiko errepertorio klasikoa barik, barritzaileagoa eskaintzen dabelako. Abuztutik, Sancho Almendral da Behotsik Orkestraren zuzendari titular nagusi barria. Sevillakoa da bera eta astero etorten da Bilbora ensaietako. Zapatu honetako emonaldia be berak zuzenduko dau. Esan dogunez, Lezamako Ekidazu Abesbatzagaz batera eskeiniko dabe. Honakoak hogei urte daukaz. Danetariko doinuak entzun ahal izango dira bertan, klasikoetatik hasita, gaur eguneko euskal doinuetara helduz.
Cornelia de Longe alkartea
Zapatuko kontzertuan ataraten dan dirua Cornelia de Longe alkartearentzat izango da. Esan behar, Lezaman, síndrome hau daukan ume bat dagoala eta horregatik aukeratu dala alkarte hau, laguntzea bideratzeko. Zapatuan, iluntzeko zazpiretan hasiko da kontzertua Lezamako Andra Mari Elizan.