Karabana batek Barakaldoko hainbat gune bisitauko dauz euskerea sustatzeko

Munoa parkean izan zan lehenengo geltokia eta harrera ezin hobea euki eban

Faktoria Ibiltaria, euskerea Barakaldoko auzoetara hurreratzeko

Barakaldoko Udaleko Euskara Sailak Faktoria Ibiltaria jarri eban martxan irailaren hasieran, familiei zuzendutako jarduera ludikoen bidez euskerea uriko auzoetara eroatea helburu dauan ekimen ibiltaria. Karabana batek udalerriko hainbat gune zeharkatuko dauz irailean zehar. Irailaren 5ean Munoa parkean egon zan eta gaur Xake plazara, Bagatzara hurreratuko da.

Lanbide Heziketako hainbat zentroren lankidetzeari esker, familia guztiarentzako jarduerak eskeintzen dauan karabana da hau. Euskera sustatzen dauan Faktoria Ibiltariari buruz berba egiteko, Eider Zenarruzabeitia, Hala Dzipo alkarteko kideagaz eta Iratxe Foces, Barakaldoko Euskera zinegotziagaz egon gara Goizeko Izarretan irratsaioan.

Karabanak hurrengo lekuak bisitauko dauz:

  • Irailak 12, Xake Plaza (Bagatza)
  • Irailak 19, Zamalanda parkea
  • Irailaren 26, Herriko Plazan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00