Mikel Baza Lehen Arretako familia medikua izan dogu gaur Lau Haizetara saioan eta alde batetik, Lehen Arreta mailako zerbitzua zer dan aipatu deusku eta horrez aparte, urte askotan jarraian mediku bera izateak zelako onurak daukazun esan deusku. Danimarkan egindako ikerketa baten arabera, 2-3 urtez mediku bardina izateak urgentzietara joan behar izatea %13an gitxitzen dau, eta 15 urtez mediku bardina izateak %30an.
Heriotzari jagokonez, 2-3 urtez mediku bera izateak %8an heriotzak gitxitzen dakar eta 15 urtez badaukagu mediku bera, kopurua %25an gitxitzen da. Ospitaleratzearen inguruan bere datuak aipatzeko modukoak dira. 15 urtez mediku bera izateak ospitalaratzeak %28an gitxitzen dira.