Mediku bardina 15 urtez jarraian izateak be urgentzietako zerbitzuaren behar izana %30an murriztea suposatzen dau

Ospitaleratzea bere murriztu egiten da

Familia mediku bera 15 urtez jarraian izateak heriotzak %25an gitxitzea dakar

Osasun Zentroa / Osakidetza

Mikel Baza Lehen Arretako familia medikua izan dogu gaur Lau Haizetara saioan eta alde batetik, Lehen Arreta mailako zerbitzua zer dan aipatu deusku eta horrez aparte, urte askotan jarraian mediku  bera izateak zelako onurak daukazun esan deusku. Danimarkan egindako ikerketa baten arabera, 2-3 urtez mediku bardina izateak urgentzietara joan behar izatea %13an gitxitzen dau, eta 15 urtez mediku bardina izateak %30an.

Heriotzari jagokonez, 2-3 urtez mediku bera izateak %8an heriotzak gitxitzen dakar eta 15 urtez badaukagu mediku bera, kopurua %25an gitxitzen da. Ospitaleratzearen inguruan bere datuak aipatzeko modukoak dira. 15 urtez mediku bera izateak ospitalaratzeak %28an gitxitzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular