Juan del Arco: "Nahi gabeko ondorioak kontrolpean eukiteko sistema beharrezkoa da"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba medikamentuen segurtasunaren inguruan

Farmakozaintza, botikaren alde iluna zaintzen dauan zientzia

Farmakozaintza da farmako bat merkaturatzean sortu ahal diran nahi gabeko ondorioak kontroletan dituan zientzia. Beraz, medikamentuekaz lotutako edozein arazo aurkitu, ebaluatu, ulertu eta prebenidu egiten dau. Farmakozaintzak eukitako helburuei jagokenez, honeek dira garrantzitsuenak: aurretik aurkitu ez diran ondorio kaltegarriak topetea, medikamentuen arteko alkarreraginak aurkitzea, efektu kaltegarrien maiztasuna kuanfifikatzea, etab.

Herrialde guztietan dagoz farmakozaintza zentroak. Espainiar Estaduan 17 farmakozaintza-unidade dagoz, bat autonomia-erkidego bakotxeko. EAEkoa Galdakaoko Ospitalean dago. Unidade guztiek FEDRA datu-basea osotzen dabe.

Farmakozaintzaren inguruan egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular