Gernika eta Bermeo artean sortutako taldea da Feline. Euskal musikearen eszenan esperientzia daukien lau musikarik osotuten dabe bandea: Iñaki Iruskieta Baini (kitarrea eta abotsa), Ainhoa Unzueta (baxua eta abotsa), Ruben Garatea (tekladua) eta Eneko Bergara (bateria). Audience, Primeros Auxilioss, Zuloak eta Puro Odio taldetako partaideak dira.
Punk-rock eta post-rocka lantzen dau Felinek. Doinu oldakor zein lasaiak egiten dabez, eta musika elektronikoa be buztartzen dabe. 2019.urte amaieran sortutako bandea, debuteko Feline (Family Spree Recordings) diskoa 2022an kaleratu eben. Eta orain, urtebete be pasau ez danean, disko barria daukie esku artean.
Jan zu (2023, Autoedizinoa) plataforma digitaletan eta binilo formatuan kaleratu dabe. Lehenengo diskoaren grabazinoa Silver Recording Studion egin eben Martin Guevaragaz (Capsula) eta hain berezia izan zanez, esperientzia errepikatzea erabagi dabe.
Geugaz Ruben Garatea taldeko teklistea izan da.