Antonio Madinabeitia Urkiolako azken misinolaria hil da gaur

San Antonio egunez Euskal Herri osoko milaka pertsona hurreratu dira Urkiolako Santutegira

Felix Moreno: “Urkiola leku bat baino begirada bat da”

Andra bi Urkiolako harriaren ondoan / Bizkaia Irratia

Eguraldi eguzkitsuak lagunduta milaka lagun inguratu dira Paduako San Antonio egunez Urkiolako Santutegira. Nekazal produktuen postuak, erroskilak, euskal-pastelak, txakolina… erosteko eta dastatzeko moduan izan dira eta mezak be protagonista izan dira. On Joseba Segurak eguerdiko 12:00etakoa eskaini dau. Tenplu barruko eta kanpoko giroa Xabi Aburruzaga trikitilariak  eta Sustrai Colina zein Angel Mari Peñagarikano bertsolarien bertsoek alaitu dabe. Peñagarikanok 25 urte baino gehiago daroaz Urkiolan San Antonio egunez bertsotan eta Sustrai Colinarentzat aurtongoa lehenengoa izan da.

Bertsolari biakaz berba egiteko aukerea euki dogu Lau Haizetara irratsaioan. Baita Felix Morenogaz be. Moreno gaur egun Urkiola ondoen ezagutzen dauen hango zaindaria da. Gaur bertan Felix Morenogaz azken urteetan Urkiolako abadetxean bizi izan dan Antonio Madinabeitia misinolaria hil da. “Antonio berezia zan bere isiltasun horretan. Entzuteko, berba egiteko eta parkatzeko lasaia zan eta hori gaur egun abiadura bizian dabilen gizarte honetan asko da. Nik asko ikasi neban beragaz” azaldu deusku Felix Morenok hunkituta. Antonio Madinabeitiak urteak emon dauz Ekuadorren misinolari lanetan eta gaur bertan hil da 90 urte eukazala.

Erantzun bat “Felix Moreno: “Urkiola leku bat baino begirada bat da””-en

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00