Thomas Vinterbergek zuzendutako filmearen egokitzapena da

Mikel Martinez aktorearen esanetan, ikuslea ez da hotz geratu

“Festen” antzezlanak harrera ona euki dau Arriagan

"Festen" antzezlana / Arriaga Antzokia

Euskeraz estreinauko da gaurFesten” antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Antzoki honetako ekoizpen propio barria da “Festen”. Izen honegaz Thomas Vinterbergerrek zuzendu eban filmearen egokitzapena da antzezlana. Maria Goirizelaiak eta Lucia Astigarragak egokitu dabe antzerkirako. Euskerazko bertsinoa barriz, Kepa Errastirena da. Egoitz Sanchez, Mikel Martinez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore Gonzalez, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti eta Loli Astoreka dira aktore protagonistak. Martinezek esan deusku, pozik eta irrikaz dagozala, publikoaren erantzuna zein izango dan ikusteko. Argi dauka, inor ez dala hotz geratuko ikusterakoan.

Aldaketa txikiak filmeagaz alderatuta

Ospakizuna, hipokresia edo intzestua moduko gaiak jorratzen dira “Festen” antzezlanean. Filmeak berak, antzerkiaren antza daukala esan deusku Mikel Martinezek. Filmea bera nahiko errespetatzen dan arren, aldaketa batzuk bai badagoz antzezlanean. Istorioari erreparatuta, hainbat urteren ostean gurasoen etxera itzultzen da Jon. Aitaren 60. Urtebetetzea ospatzeko asmoa dauka anai-arreba eta senideakaz. Kontua da, jai giroa lehertu egingo dala Jonek guztien aurrean salatzen dauanezn umetan aitak intzestua egin ebala beragaz eta hilda dagoan arrebeagaz. Mikel Martinezen pertsonaia aita da.
Antzezlanean, Dogma 95 zinema gogora ekarriz, kamara bat egongo da eszenan eta ikusleek pantaila erraldoi baten bitartez ikusi ahal izango dabez kamara horrek harrapatzen dauazanak. Barikuan estreinau  zan Festen antzezlana Bilboko Arriaga antzokian. Hilabete barru, zemendiaren 2tik 5era gaztelaniaz eskeiniko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular