NNN ZZZ single barria kaleratu dau, Maider Zabalegi, Et Incarnatus orkestra eta Gorka Benitezen kolaborazinoagaz

Otsailean kaleratuko dauan 'Y/O' diskoaren aurrerapen singlea da NNN ZZZ

Flavio Bánterla musikari italiarraren euskarazko lehenengo kantua

NNN ZZZ (Nor Naiz Ni Zein Zara Zu) Flavio Bánterla musikari italiarraren euskarazko lehenengo abestia da. 2023ko zezeilean kaleratuko dauan ‘Y/O‘ izeneko diskoaren aurrerapen singlea da. Kantuan Maider Zabalegik, Tolosako Et Incarnatus Orkestrak eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako irakaslea dan Gorka Benitez saxofoi jole lekeitiarrak kolaborau dabe. Letrak ‘Ovidioren Metamorfosiak‘ testuaren egokitzapena dira. Gizakiaren mito batzuk eta termodinamikaren lehen legeak esan daben moduan, forma aldatu arren, danak bere horretan segiduten dau.

Kantuagaz batera, Flavio Bánterlak bideoklipa be kaleratu dau. Buruhandi eta ume baten arteko adiskidetasunaren istorioa kontetan dau. Aktore nagusia Mateo da, Flavioren 3 urteko semea. Aitor Arrutik zuzendu dau bideoklipa eta Zaldibian dago grabauta.

Flavio Bánterla musikari italiarra Erasmus beka bategaz etorri zan Donostiara orain 20 urte. Hutsetik hasi eta Euskal Herrian bizitzen geratzea erabagi eban. Gaur egun Zaldibian bizi da bere familiagaz eta musika irakaslea da Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolan. 2018an ‘Mystic Pop‘ (Warner/BMG) debuteko diskoa kaleratu eban. Eta orain, 2023ko otsailean ‘Y/O’ (Gran Sol/BMG) argitaratuko dau. Garate eta AIEKA Estudioetan grabau dau, Javeta Lópezek egin dau nahasketea Vumeter estudioetan eta Estanis Elorzak masterizau dau Doctor Masterren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular