Kulunka Teatro konpainiak “Forever” estreinauko dau zapatu honetan Bilboko Arriaga antzokian.
Koprodukzino bat da “Forever”. Kulunka Teatro, Centro Dramatico Nacional, Bilboko Arriaga Antzokia eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren artean ekoiztu da antzezlana. Aurretik “Solitudes” lanagaz Max sari bi irabazitako Kulunka konpainiak, maskaren hizkuntza isila erabiltzen dau oraingo honetan be. Garbiñe Insaustik azaldu deusku orain hamahiru urte hasi zirela eta gustora jarraitzen dabela era horretara lan eginda.
Familia baten historia
Garbiñe Insausti bera, José Dault eta Edu Cárcamo aktoreak agertuko dira taula ganean, Iñaki Rikartek zuzendutako lanean. Laurak dira “Forever” lanaren egileak. Oraingo honetan be, familia bat da protagonistea. Seme bat dauka bikote batek eta ez da imajinatzen eben modukoa. Maitasunaren ideiaren ganeko ikuskizun ironiko bat da.
Eszenatoki birakaria
Garbiñe Insaustik berak diseinatu eta egin dauz maskarak. Luis Miguel Cobo arduratu da oraingo honetan be musikaz. Aurreko antzezlanak musika konposizino onenaren Max saria jaso eban eta berak sortutakoa izan zan ordukoa be. Esan behar bestalde, agertokian, eszenatoki birakari bat egongo dala. Honakoa, Garbiñe Insaustiren esanetan, erronka bat izan da eurentzat.
Arriagan antzokian iluntzeko zazpiretan izango da “Forever” antzezlanaren estreinaldia zapatu honetan. Gasteizen eskeiniko dabe hurrengo. Madrilen eta Donostian be eskeiniko dabe, kontuan hartuta, Centro Dramatico Nacional-a eta Victoria Eugenia Antzokia, ekoizpenaz arduratu direla.