Formula magistrala: sendagai pertsonalizatuak

Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba

Formula magistrala: sendagai pertsonalizatuak

Formula magistralak egitea gure autonomia-erkidegoko farmazia-bulegoetan egin ohi dan praktika da, eta, besteak beste, tratamenduak pazientearen ezaugarrietara pertsonalizatzea eta hutsune terapeutikoak betetzea ahalbidetzen dau.

Sendagai lez, prestakin horreek fabrikazio-arau egokiak behar dabez, erabiltzaileari kalidadea bermatzeko. Horregatik argitaratu eban Osasun eta Kontsumo Ministerioak 175/2001 Errege Dekretua, formula magistralak eta prestakin ofizinalak behar bezala egin eta kontrolatzeko arauak onartzen dituana.

Lanbide- eta enpresa-esparru guztietan, joera barrien helburua da egiten diran jarduerekin lotutako alderdi guztiak biltzen dabezan kalidade-sistemak ezartzea. Garrantzitsua da farmazia-bulegoak garai barri horreetatik kanpo ez egotea. Horregatik, eta lehen urrats lez, formula magistralak eta prestakin ofizinalak egitea moduko produkzino-prozesuak dira kalidade-sistema horreek aplikatzen hasteko errazenak. Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba guzti honetaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular