Garrantzitsua da desbideratzen diran jaurtiketak entrenatzea

Markel Perez ikertzaileak futboleko atezainek bizitzen dabezan egoerak aztertu dauz

Futboleko gol gehienak lehen ikutuan egindakoak dira

Markel Perez / EHU

Arabako Hezkuntza eta Kirol Fakultatean futboleko atezainen entrenamenduak eraginkorragoak izateko modua ikertzen dabilz. Markel Perez ikertzaileak 2019-2020 denboraldiko Espainiako 1. mailako futbol liga txapelketako 179 partidu aztertu dauz. Guztira, 15 atezaini egindako 2.38 jaurtiketa batu dauz. Analisia egiteko 16 aldagairi ereparatu deutse: baloiaren norabidea, jaurtitzaileak baloia kolpatzeko erabilitako gorputz atala, zer distantziatik eta zonatik egin dan jaurtiketa, atezainak gola ekiditeko zer egin daben… Faktore guztiak kontutan hartuta, ondorioztatu dabe jaurtiketarik arriskutsuenak lehen ikutuan egindakoak dirala: “Golen %75 inguru lehen ikutuan izaten dira, atezainek ez daukelako posizino on bat hartzeko astirik”, dino Markel Perezek.

Horrez gain, desbideratutako jaurtiketak entrenatzea oso garrantzitsua dala ondorioztatu dabe. Perezen ustetan, atezainei zaila egiten jake erabakiak hartzea, bat-bateko ezjakintasun horretan erabagia azkar hartzea eta erreakzionatzea gatxa dalako.

Lehenengo postuetan sailkatzen diran taldeen joerak

Ikerkuntzaren bigarren fasean, taldeek liga txapelketan lortutako postuen eta jaurtiketen artean dagoan erlazinoa ikertu dabe. Datuen arabera, sailkapeneko lehen postuan dagozan taldeek jokaldia amaitzeko baloi-ikutu asko egiten dabez. Baloia geldirik egonda ez dabe atera askorik botatzen, ezta erdiraketarik egin. Hortaz, atezainek badakie goi-mailako talde baten kontra jokatu aurretik zein jokaldi entrenatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00