2008an emon eban pausua YouTubera

Euskeraren erabilerea sustetako eta ikasleak motibatzeko hasi zan musikea erabiltzen

Gabi de la Maza: “4.500 kanta inguru karaokera bihurtu dodaz”

Haren Youtube kanala / Gabi de la Maza

Gabi de la Mazak urteak daroaz euskal kantak karaoke formauan prestetan eta sarean partekatzen. Proiektuaren jatorria irakaskuntzan dago: euskeraren erabilerea sustetako eta ikasleak motibatzeko hasi zan musikea erabiltzen, eta 2008an emon eban pausua YouTubera.

Lehenengo karaokeetako bat Sorotan Beleren Arratsalde honetan izan zan. Barnetegi bateko ikasleek bertan landutako kantak sarera igoteko eskatu eutsoen, eta hortik aurrera proiektuari jarraipena emon eutson. Jubiladu ostean be ez dau lana albo batera itxi, eta gaur egun ia egunero gehitzen dau kanta barriren bat.

Denporeagaz bildumea nabarmen handitu da eta dagoeneko 4.500 kanta inguru daukaz. Euskal musikako estilo eta belaunaldi askotako abestiak batu dauz, klasiko ezagunetatik hasi eta talde eta artista barrien lanetaraino. Musikari batzuek eurek be kantak bialtzen deutsiez karaoke bihurtzeko.

Kanalak oihartzun berezia dauka ikastetxeetan. De la Mazak azaldu dauenez, erabilerea nabarmen handitzen da ikasturtea hasten danean, eta Gabon inguruan izaten dau ikustaldi gehien. Umeen kantak eta euskal musikako klasiko ezagunak dagoz arrakastatsuenen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00