Ondarroako Kamiñazpi auzoan herriko historia eta bizitzagaz zerikusia daben horma-irudiak ikus daitekez. Horreen artean “Saregileen hormirudia” dago, emakume askori egindako omenaldia dana. Igaz munduko hirugarren grafiti politena aukeratu eben Lian artistaren sorkuntza. Kaleko horma-irudi edo mural handiez arduratzen dan Street Art Cities alkartea pasa den urtean aukeratu eban mundu zabalean dagozan milazak horma-irudiren artean.
Orain beste bat gehitu jako kale museo honi. Gabriel Arrizabalagaren irudia da, Ondarroako itsasontzien maketak egiten urteak daroazan gizona. Guztira 100 maketa baino gehiago egin dauz eta orain bere erretratua izango dau herrian.
Ideia, Arrizabalagak turismo bulegoan maketa bat egin ondoren sortu zan. Bere protagonista hasieran apur bat zirraragarria izan zan, eta apur bat arraroa sentidu zan, baina mural honegaz pozik dago.