Finlandiako Ondine diskoetxeagaz kaleratu da

Euskadiko Orkestraren lan barria

Gabriel Erkorekak konposatutakoak disko barri baten

Gabriel Erkorekaren diskoaren grabazinoa / Bizkaia Irratia

Euskadiko Orkestrak Gabriel Erkoreka konpositore bilbotarraren ganeko disko monografikoa aurkeztu dau. Bagilaren 7tik dago kalean. Erkorekaren konposizino-katalogoan agertzen diran hiru lan barri dakarz diskoak. Erkorekak, Asier Polo, Alfonso Gomez eta Carlos Mena bakarlarientzat sortutako piezak datoz bertan. Honeek iaz interpretatu ebezan Juanjo Menaren zuzendaritzapean. Euskadiko Orkestrak artxibo diskografiko handia dauka, 80 albumek osotzen dabe eta honakoa gehitu behar jako orain.

Hiru pieza

Ekaitza, Piscis eta Tres sonetos para Michelangelo dira Erkorekak konposatutako hiru piezak. Asier Polo, biolontxeloan agertzen da Ekaitza lanean. Alfonso Gomez barriz, pianoan Piscis-en. Azkenik Carlos Mena dago Tres sonetos para Michelangelo piezan. Guztiak zuzentzen, Juanjo Mena, Carlosen anaia eta Gasteizeko zuzendari handia ibili da. Gabriel Erkorekak azaldu dauanez, bere musikea ederto ezagutzen dabe guztiek eta bere lan ugari estreinau dabez. Proiektu honetan hunkidura handia dagoala be esan dau.

Nazinoarteko diskoetxea

Ondine diskoetxeagaz kaleratu dau Euskadiko Orkestrak lan barri hau. Finlandiako diskoetxea da eta eurekaz kaleratzen daben bosgarren lana da honakoa. Maurice Raveli eskeinitako bi CD eta amerikar konpositoreei eskeintako lanak argitaratu dabez aurretik Ondine diskoetxeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular