‘Galdakao Geugaz‘ egitasmoa jarri da abian Galdakaon. Udalak hainbat eragilegaz batera adostutako proiektua da. Osakidetza, etxez-etxeko zebitzuan ari direnak, talde feministak…eragile bat baino gehiagok egin dabe bat ekimenagaz. Orain urtebete hasi ziren lan dinamika desbardinakaz. Herritarrei entzutea izan da lehenengo pausua. Horretarako, Agirre Lehendakari Center erakundeagaz dabiz lanean. Amets Iturbek, Galdakaoko bardintasun, gizarte ongizate, gazteri eta jai zinegotziak esan deuskunez entzute lagin potentea lortu dabe.
Sarea inguruan
Egunerokoan laguntzea behar izan ezkero, inguruan sare bat eukitzea izango litzateke helburua. Osasun arloan sortu daitekezan egoeratan, bakardadeari aurre egiteko, mogikortasun arloan…egoera ugari egon daitekez eta sarea euki ezkero, laguntza handia izango litzateke. Aurrera begira, pausu gehiago emotea itxaroten dabe Galdakaon.
