Gaur eta bihar egingo da Galdakaoko Musika Bizian jaialdia

Zortzigarren edizinoa da aurtengoa

Galizia, Groenlandia eta Transilvaniako taldeak arituko dira aurten Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Musika Bizian jaialdiaren antolatzaileak / Bizkaia Irratia

Estadurik bako herrialdeen arteko musika jaialdia da Musika Bizian. Zortzigarrenez egingo da gaur eta bihar Galdakaon. Andra Mari dantza taldeak antolatzen dau jaialdia, Galdakaoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz. Antolatzaileak pozik dagoz orain arte jaialdiak izandako erantzunagaz. Mota honetako jaialdi erreferentea dala esan daiteke.

Aurtengo Kartela

Galiziako Xabier Diaz & Adufeiras de Salitre taldea izango da gaur Galdakaoko Iturrondo plazan. Beragaz batera, Niko Etxart be arituko da. Aurretik, iluntzeko zazpirak aldera, The Pub Ibiltaria arituko da giroa alaitzen. Biharko egitarauan, Fanfara Transilvania, Groenlandiako Nanok taldea eta Liher talde euskalduna arituko dira. Kontzertuak gaueko bederatzi ta erdietan hasiko dira.

Luthierren erakusketea

Urtetik urtera gero eta garrantzi handiagoa daukan luthierren erakusketea izango da bihar Galdakaon. Luthierrak eurak eta musika instrumentuak izango dira nagusi goizean zehar Iturrondo plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular