Pozez gainezka dago Garazi Albizua “Termita” liburuagaz gaztelaniazko Euskadi saria jasota. Hileon hartuko dau, San Telmon, eta ordurako itzi ditu ospakizunak. Liburua idatzi ebanean gustura geratu zala azaldu deusku, nasai geratu zala, baekiala lan ona egin ebala, baina ez ebala itxaroten Euskadi saria irabaztea.
Garazi Albizua bera santurtziarra da, 1085ean jaiotakoa.Diseinatzaile grafikoa, komiki-gidoilaria ea idazlea. Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioko esataria be izan zan. Gaur egun ume eta gazte literatura idazteaz gainera, komunikazino teknikaria be bada Euskal Idazleen Elkartean.
Epaimahaiaren arabera, Garazi Albizua ahots barri, lotsabako eta deserosoa da, eta bere prosa bihurri eta zehatzak urrundi egiten dau amatasunaren eta zaintzaren betebeharraren gaineko irudi adostuetatik. Bere metafora gogorrek leialtasunari, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzko pertzepzino finak gorpuzten ditue. Termita, beraz, diskurtso sozial hegemonikoei kontrajarritako kontakizunak planteetan dituan apustu barritzailea dala.
