Euskal Herriko Kontseilu Sozialisteak abstentzinoa eskatu dau Europako hauteskundeetarako. Europako egoerea ikusita, eta parlamentuaren osoketeak Europar Batasuneko bide orrian eraginik izango ez dauela ikusita, abstentzinoaren alde egin dabe Koordinadora Sozialistan.
Garazi Navarro Ugarteburu EHKSko kidea euki dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistearen ideologiaz galdetuta, komunismoa eta sozialismo iraultzailea, horreek biak azpimarratu deuskuz Navarrok. Mugimendua zabalduz doa, baita Bizkaian be. “Enkarterri eta Arratia kenduta beste eskualdeetan taldeak dekoguz, frenteka antolatzen gara” azaldu dau Navarrok.
Ezker abertzalearen estrategia euren existentzia, Gazte Koordinadora Sozialistearen existentzia, ukatzea izan da hasietatik Navarroren eritxian. “Hasieratik sozialdemokraziak daukazan muga estrukturalak seinalau doguz eta salatu dogu eurek ez dabela ortzi-mugarik sistema kapitalismotik at” azaldu dau Navarrok.