"Gure ideologia politikoa komunismoan eta iraultza sozialistan oinarritzen da" esan dau EHKSko kideak

EHKSk Europako hauteskundeetarako abstentzinoa eskatu dau

Garazi Navarro: “Ezkerrak edo eskumak irabazita, ez da Europar Batasunaren programea aldatuko”

Euskal Herriko Kontseilu Sozialisteak abstentzinoa eskatu dau Europako hauteskundeetarako. Europako egoerea ikusita, eta parlamentuaren osoketeak Europar Batasuneko bide orrian eraginik izango ez dauela ikusita, abstentzinoaren alde egin dabe Koordinadora Sozialistan.

Garazi Navarro Ugarteburu EHKSko kidea euki dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistearen ideologiaz galdetuta, komunismoa eta sozialismo iraultzailea, horreek biak azpimarratu deuskuz Navarrok. Mugimendua zabalduz doa, baita Bizkaian be. “Enkarterri eta Arratia kenduta beste eskualdeetan taldeak dekoguz, frenteka antolatzen gara” azaldu dau Navarrok.

Ezker abertzalearen estrategia euren existentzia, Gazte Koordinadora Sozialistearen existentzia, ukatzea izan da hasietatik Navarroren eritxian. “Hasieratik sozialdemokraziak daukazan muga estrukturalak seinalau doguz eta salatu dogu eurek ez dabela ortzi-mugarik sistema kapitalismotik at” azaldu dau Navarrok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular