Pandemia garaian egindako ikerketa batek positibotasuna agirian itxi dau

Testuinguru horretan prozesu kognitiboak aztertu ebezen

Nagusitzen garenean garunak aurre egiten deutso hasiera batean negatiboa dan egoerari

Baikortasunaren irudia / Bizkaia Irratia

EHUko Alaitz Aizpurua, Malen Migueles Psikologia Fakultatekoak Memoria prospektiboa eta positibotasuna/baikortasuna COVID-19aren osasun-krisian izeneko ikerketea burutu eben 2020ko apirilaren erdialdera. Alarma egoeran ginenean COVID-19aren osasun krisia zala eta, biztanle guztiak itxialdian/konfinatuta egon ginanean.

Testuinguru horretan prozesu kognitiboak aztertu ebezen. Positibotasun fenomenoa Psikologia kognitiboan deitzen jako gizabanakok eduki positiboak negatiboak baino neurri handiagoan prozesatzeko daukagun joerari, arreta eta oroimenari dagokionez. Lehentasuna emoten deutsague ideia baikorrei. Ikerketa honen helburua izan zan COVID-19aren pandemia globalari lotutako etorkizuneko gertaera hipotetiko positiboak eta negatiboak zelan oroitzen diren aztertzea adin-talde desberdinetan: gazteak (18-30), helduak (31-54) eta zaharrak (55tik gora). 28 esaldi
Inkestan parte-hartzailearen adinaren arabera ezberdina zan erantzuna: 30 urtetik aurrera positiboa dana oroitzeko joera azaltzen da, baina ez gazteetan (honeek bardin oroitzen ebezan eduki positibo zein negatiboak). – Honi positibotasun efektua deitzen jako-positibotasun joera deigarriagoa da zahartzen goazen heinean.
Nagusiek eta helduek gainera esaldi negatiboak positibo bihurtzeko joera eben edo ideia negatiboak zerbait positibo bihurtuz.
Ondorioa: prozesamendu kognitiboak ongizate emozionala eta egokitzapen sozio-pertsonala errazten ditu emozino negatiboaz kutsatzea itxaron geinkean egoeretan; badirudi garunak aurre egiten deutsola hasiera batean negatiboa dan egoerari, batez bere zaharragotzen garenean. Honek esan nahi dau zeozelan negatibotik babesten garela, eta litekeena da fenomeno honek biziraupenagaz erlazionaturik egotea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular