Berezia izango dela adierazo dau Haimar Arejita Gatibuko kideak

Azkenengo biran dago sartuta talde gernikarra, baina ez dabe hutsik egin gura izan Boiseko Jaialdi 2025 jotzeko aukerari

Gatibu taldea be Jaialdi 2025en egongo da giroa alaitzen

Aurten Boiseko kaleak, bost urtero lez, euskeraz eta euskal kulturaz beteko dira. 2020an pandemiagaitik ezin izan zan egin, eta 10 urteren ondoren bueltan da Jaialdi 2025. Bertan eskaintza zabala egongo da eta Euskal Herritik hamarnaka artista joan dira Idahora. Horietako bat, euren azken biran sartuta dabilen Gatibu talde gernikarra da. Guk bertako gitarrista dan Haimar Arejitagaz egoteko aukera izan dogu.

Urte askotan zehar ahalegindu dira talde lez bertan jotzen, eta euren ibilbide amaierako biran bertan jotzeko aukera izango ebela enteratu ziranean, poz handia hartu ebela eta polita izango dala adierazo dau. Bestetik, 25 urte eta gero, taldea izteko erabagia hartu ebela adierazo ebenetik, jendearen erantzuna sekulakoa eta emozinoz beterikoa dabilela izaten gaineratu dau Arejitak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00