Irailaren 25ean 18:30tan

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta eskeiniko da

Gau Beltza azaltzeko online ikastaroa

Gau Beltzaren inguruko online ikastaroa / Bizkaia Irratia

Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltzaren inguruko doako online ikastaroa antolatu dau irailaren 25erako. Gura daben guztiek hartu leikie parte. Formazino saioa izango da. Josu Ozaita antropologoak eta Mikel Elortza irakasle eta idazleak eskeiniko dabe. Lehenengoak Gau Beltzaren jatorriaz egingo dau berba eta Elortzak barriz, ospakizunaren inguruko balioen ganean. Parte hartu nahi izan ezkero, esteka honetan emon daiteke izena.

Bideoak

Euskaltzaleen Topaguneak, Gau Beltza sustatzeko asmoz, ospakizunaren ganeko 8 bideo-labur sortu dauz. Gau horren ezaugarriak eta ospatzeko moduak ezagutzera emoteko bideoak dira. Youtubeko kanalean dagoz guztiak ikusgai eta laster jarriko dira webgunean erabiltzaileek deskargatu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w