Paul Urkijo zuzendaria eta Yune Nogueiras protagonistea oso pozik agertu dira emoitzagaz

Zuzendari gasteiztarrak bere hirugarren film luzean sorgin-ehizen garaiko istorio bat kontetan dau

‘Gaua’, euskal mitologia eta emakumeen indarra batzen dauan fantasia iluna

Gaua filma / Bizkaia Irratia

Paul Urkijo gasteiztarrak bere hirugarren film luzea aurkeztu dau: Gaua. Fantasia eta errealidade historikoa buztartzen dauazan istorio honetan, euskal mitologiako izakiak eta XVII. mendeko sorgin-ehizak bat egiten dabe kontakizunean. Kattalin izeneko emakume gazte baten istorioa da, Yune Nogueirasek antzeztua. Gaueko izakiak, siniskeria eta misterioz beteriko baso baten, bere bildurrak gaindituko dauz, emakumeen ahalduntzearen sinbolo bihurtuz.

Paul Urkijo zuzendariak eta Yune Nogueiras aktore protagonistak azaldu deuskue zelan buztartu daben gure ahozko tradizinoa ikuspegi garaikide eta bisual harrigarri bategaz. Gaua zemendiaren 14tik aurrera ikusi ahalko da zinemetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00