Ikusle askok euren burua islatuta ikusiko dabe antzezlanean

David Caiñak idatzi eta zuzendu dau lana, eta kuadrilla baten jai giroko bizipenak kontetan dauz

‘Gaupasa’ antzezlana estreinauko dau BBK Salak Aste Nagusian

'Gaupasa' antzezlanaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

BBK Salak Gaupasa antzezlan barria aurkeztu dau, Bilboko Aste Nagusirako propio sortutako komedia. David Caiña bilbotarrak idatzi eta zuzendu dau lana, eta kuadrilla baten jai giroko bizipenak kontetan dauz, urte desbardinetan kokatutako egoeren bidez. Aiora Sedano, Josu Angulo, Iñaki Maruri, Lucia Astigarraga, Ibai Gonzalez eta Caiña bera dira protagonistak, eta abuztuaren 23tik 30era bitartean ikusi ahal izango da. Zortzi emonaldi eskainiko dira danetara. 

Aiora Sedano aktorearen esanetan, ikusle askok euren burua islatuta ikusiko dabe antzezlanean, kuadrillen arteko hartu-emonak eta Aste Nagusiko giroa oso hurbiletik erakusten diralako. Gaupasa Aste Nagusian estreinauko dabe, eta umorea, adiskidetasuna eta Bilboko jaien izaerea izango dira antzezlanaren ardatz nagusiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00