10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara

GazteAvalek, gainera, Eusko Jaurlaritzak Emantzipa eta beste neurri batzuk be lantzen dauz gazteen emantzipazinoa bultzatzeko

GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten

Adrian Lopez / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten. Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan.

Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu, etxebizitza erosteko behar dan aurrezkiaren oztopoa gainditzen lagunduta. Izan be, Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza bat erosi gura dauen personak, batez beste, 45.800 euro inguru behar dauz aurrezki moduan. GazteAvalek gainera, Eusko Jaurlaritzak Emantzipa eta beste neurri batzuk be lantzen dauz gazteen emantzipazinoa bultzatzeko. Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria dan Adrian Lopezek Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, helburua gazte gehiagori euren bizitza-proiektu personal eta profesionalak Euskadin garatzeko aukerea emotea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00