Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ohartarazo dau etxebizitzea eta lan-prekariedadea dirala gazteen arazo nagusiak. Kontseiluko presidentea dan Iratxe Uriarteren esanetan, egoera horrek gazteen emantzipazinoa atzeratzen dau eta bizitza proiektua martxan jartzea gatx egiten dau.
Uriartek etxebizitza publiko gehiago eta kalidadezko enplegua eskatu ditu, gazteek etxetik urteteko benetako aukerak eukiteko. Era berean, emantzipetako laguntzak baliagarriak dirala esan dau, baina ez dirala nahikoa arazoa konpontzeko. Bestalde, gazteen ongizate emozionala be kezka handia dala azpimarratu dau Goizeko Izarretan irratsaioan. Bakardadea, estresa eta antsiedadea gero eta zabalduago dagozala esan dau, eta komunidadearen zein aisialdi taldeen garrantzia nabarmendu dau gazteen garapenean.
