25 eta 29 urtekoentzako izango da

Laguntzea 24 hilabetez jarraian kobratu ahal izango da

Gazteek hilero 300 euroko diru laguntzea izango dabe emantzipatzeko

Gaztea gurasoen etxetik joaten / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzak Emantzipa programea onartu eban atzo. Gazteek 300 euroko laguntzea izango dabe emantzipatu nahi badabe zezeilaren 20tik aurrera. Hilean 300 euro jasoko dabez, eta bateragarria izango da beste laguntza batzuekaz. Euskadin, 29,7 urtegaz emantzipatzen dira gaur egun gazteak.

Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak Bizkaia Irratian esan dauanez, batez beste, Euskadin 29,7 urtegaz emantzipatzen dira gazteak, Europan baino hiru urte beranduago. Izan be, 25 eta 29 urte bitartekoen % 32k bakarrik dauka etxe bat jabetzan edo alokairuan.

Gazteen emantzipazinoa arintzeko eta errazteko asmoz, Emantzipa laguntza-programea onartu dau Eusko Jaurlaritzak. 2024ko zezeilean izango da eskuragarri. Holan ba, hilean 300 euroko zuzeneko laguntzea izango da 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Laguntzak jaso ahal izateko, etxe berean gehienez hiru hartzaile izango dira. Laguntzea 24 hilabetez jarraian kobratu ahal izango da. Bete behar dabezan balditzen artean: 25 eta 29 urte artean izatea, urteroko errenta 3.000 eta 28.000 euro artekoa izan beharko da, eta pertsona biren artean erosi badabe etxebizitzea 34.000 euroraino, alokairu kontratua edota etxebizitza baten erosketa kontratua akreditau. Euskadiko edozein udalerritan erroldatuta egon behar da, eskaera egin aurretik urtebete gitxienez, edo azken hamar urteetan Euskadin hiru urtez jarraian erroldatuta egon izana egiaztatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00