Gautegiz-Arteagako Ozollo landetxeak lau logela daukaz

Bizkaiko landetxeetako ostatu gabetan %23ko hazkundea igerri dabe

Gemma Uriarte: “Turistak gurera berotik ihesi datoz”

Ozollo nekazal turismoa / Nekatur

Sarrerak %16,5 eta ostatu gauak %1,7 gehitu dira ekainean Euskadiko landetxeetan. Estadistikek aurtengo ekaina pasa dan urtekoaga alderatu dabe. Lurraldeka, Bizkaian sarreren igoerea %18,4koa izan da, %17,0koa Gipuzkoan eta %11,6koa Araban. Ostatu gauei jagokenez, Bizkaian %23,0 gehitu dira, baina Araban %4,0 eta Gipuzkoan %7,3 gitxitu. Gautegiz-Arteagan Gemma Uriartek Ozollo nekazal turismoa dauka. Lau logela daukaz eta ostatuagaz batera armozua eskaintzen dau. Gemmak esan deusku turista asko berotik ihesi datozala.

EAEko landetxeetako batez besteko egonaldia 2,07 egunekoa izan da ekainean. Plazen eta gelen betetze maila %0,7 hazi da igazko datuakaz alderatuta. Arteagako landetxera bezeroak zeren bila doiezan galdetuta hauxe erantzun deusku Ozollo nekazal turismoko Gemma Uriartek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00