Gernika kopan biztu da aurten. Denporaldia txarto hasi eban Aitor Larrazabalen taldeak, ligan. Sailkapenaren azken tokietan egon zan. Leganesen aurkako partiduak, baina, dana aldatu eban. Gernika gai izan zan partidua bardintzeko. Eta, gero, penaltika irabazteko.
Harrezkero, Gernikak gora egin dau ligan. Ia dana irabazi dau. Bost partidu jokatu ditu. Lau garaipen lortu ditu eta bestea bardindu egin dau. Guztira, 13 puntu. Sailkapenean, 8. tokira igon dau Aitor Larrazabalen taldeak. Orain, asko be nasaiago dago giroa, Urbietan.
Leganesen aurka ezustekoa emon eta gero, beste bat emon leikiela sinistuta dago Gernika. Jon Altamira atezainagaz egi dogu berba Jokoan saioan. Onartu dau, Leganesen aurka jokatu aurretik, zalantza handiak egozala taldean. Orain ez daukie dudarik. Celtaren aurka jokatu, eta ezustekoa emon gura dabe.