Alemaniako presidenteak Gernika-Lumora egingo dauen osterea aztertu dogu gau Bizkaiko Batzar Nagusien tertulian.
EAJ-tik Jesus Lekerikabeaskoak esan deusku eurak Alemanaren einua nabarmentzen dabela, beste danaren gainetik. EH Bildutik Iker Casanovak azaldu dau eurak ez dabela parte pare hartuko, Espainiako erregea egongo dalako, Francok ezarritako monarkiaren ordezkaria. Elkarrekin Bizkaiatik, Eneritz de Madariagak esan dau Alemaniak aurpegi bikotxa daukala, Gernikan parka eske dabilelako baina Gazan ez dauelako genozidioa salatzen.
Emakumeengako indarkeriaren kontrako egunaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko aurrekontuez be egin dogu berba.
