Jaialdiak hamar kontzertu eskainiko dauz Busturialdeko sei udalerritan

Urdaibaiko Organoak - Joxe Mari Eguileor zikloa, garagarrilaren 11tik abuztuaren 15era bitartean

Gernikako Santa Klarako organu zaharbarritua Urdaibaiko Organoak jaialdiko nobedadea

Urdaibaiko Organoak / Bizkaia Irratia

Urdaibaiko Organoak – Joxe Mari Eguileor jaialdiak 22. edizinoa egingo dau garagarrilaren 11tik abuztuaren 15era bitartean, ‘Organoa, museo bizia’ lelopean. Aurten, barrikuntza nagusia, Gernika-Lumoko Santa Klara komentuko organu zaharbarrituaren estreinaldia izango da. 1910ean eraikitako tresna historikoa lehenengoz izango da jaialdiaren programazinoaren parte.

Jaialdiak hamar kontzertu eskainiko dauz Busturialdeko sei udalerritan, eta musika emonaldiez gain, ‘Urdaibaiko Soinuak’ erakusketa, bisita gidatuak eta mahai-inguru bat be antolatu dabez. Antolatzaileen esanetan, helburua ez da bakarrik kontzertuak eskaintzea. Urdaibaiko organu-ondarea berreskuratu, zaindu eta herritarren artean ezagutarazotea be gura da. Joxe Benantzik Lau Haizetara saioan nabarmendu dauanez, organoak ez dira museoan gordetako piezak, bizirik dagozan musika-tresnak baino. Horregaitik, zaharbarritze bakotxa ondarearen aldeko urrats garrantzitsua dala eta kontzertu bakotxa tresna horreei barriro ahotsa emoteko aukera dala azpimarratu deusku Urdaibaiko Organoak – Joxe Mari Eguileor zikloko koordinatzaileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00