Gernika Lumon zemendiaren 18an egingo da finalaurrekoa eta Mungian 20an

Gazteek taldeka kantauko dabe 18 urtera artekoen eta hortik gorakoen multzoetan

Gernikan eta Mungian egingo dira asteon Bertsolari Gazteen BBK sariketako finalaurrekoak

Bertsolari Gazteen BBK sariketako finalaurrekoak jokatuko dira asteon Gernika Lumon eta Mungian. Zemendian zehar hiru sailkapen saio egin eta gero, finalaurrekoen txandea izango da orain.

Lehenengoa Gernika Lumoko Elai Alai aretoan izango da astelehen honetan, zemendiaren hamazortzian.  A multzoan, 18 urtera artekoetan,  Sagutxo kaskarinak (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta Arrakalak loratu (Aiala Irurtia eta Garazi Uriarte). B multzoan, 18 eta 25 urte artekoenean, Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga), Ai Zapotxin! (Bittor Altube eta Joseba Ortuzar) eta Malla 2 (Araitz Katarain eta Irune Basagoiti).

Bigarren finalaurrekoa Mungian izango da, Mugire Txokoan, zemendiaren 20an, 17:30ean. A multzoan Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea) eta Xarmengarriak gira (Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta).B multzoan Okerbidea (Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola).

Saioak edonor joateko modukoak dira eta antolatzaileek bertsolari gazteen bertsoez gozatu eta eurak animetan joateko eskatzen dabe.

Finala Amorebieta Etxanoko Zelaietan jokatuko da abenduaren 5ean, 18.30ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00