Getxoko kostaldea eta historia ezagutzeko ibilbide gidatuak

Getxoko Punta Galeatik Punta Begoñara egiten dabez ibilbide gidatuak

Punta Begoña Fundazioak bisita gidatuak eskeintzen dauz Getxoko kostaldea ezagutzeko,  Getxo, Puntatik Puntara izenburupean. Maiatzaren 5ean egin eben lehenengo bisita eta ibilbidea Punta Galeatik Punta Begoñara egiten dabe. Hileko lehenengo domeka guztietan egingo dabe, hile baten euskeraz eta hurrengoan gazteleraz, momentuz. 

Helburua Getxoko historia naturagaz harremanetan ezagutzea eta paisaia ederren artean disfrutatea da. Algortako arrantza gunea, istorio atsegin eta dibulgatzaileak, Abrako defentsa-sistemak, Itsasadarraren eraldaketa, kanpoko portuaren eraikuntza edo gaur egungo Getxoren sorrera eta garapena ezagutu ahal izango dogu, besteak beste. 

Sortu daben ibilbidearen ezaugarriak ezagutzeko Eunate Goirizelaia bisitak aurkezten dauazan gideagaz berba egin dogu. Gainera aukerea euki dogu Jon Ormaza Algortako historialariagaz berba egiteko be. Jon Ormazak orain dala urte batzuk Paisaiaren Kudeaketa Masterra egin eban eta bere Master Amaierako Lanean Getxoko kostaldea aztertu eban, paisaia eta historiaren ikuspegitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00