Uribe Kostako agroasanbladak agroekologiaren aldeko kanpainea hasi dau

Lander Labajo: "Uribe Kostan baserritik bizitea oso gatxa da"

Getxon, kalean barazkiak saltzeagaitik, 1.900 euroko isuna

Getxoko agroasanbladaren protestea / Hiruka agerikari digitala

Agroasanbladak 10 urte inguru duakaz Uribe Kostan. Orain kaleko salmentak oso puntualak izaten dira. Erromon abuztutik zemendira arte egin dira, astelehenero. Goizeko Izarretan, Lander Labajo, agroasanbladako kidea, egon da gugaz berbetan. “Oso jente gitxi bizi da baserritik. Bizimodua garesti dau, baserritik bizitzea ez da erraza eta laguntza gitxi dauz” azaldu deusku Labajok. 

Orain dala hiru urtetik arazoak daukiez Getxoko udaltzaingoagaz. Oraintsu gertatu da, kalean barazkiak saltzeagaitik, 1.900 euroko isuna jarri izana Getxoko Udalak, Uribe Kostako Agroasanbladako kide bati. Isunari aurre egiteko, Uribe Kostako agroasanbladak bendejaren eta agroekologiaren aldeko kanpainea hasi dau,  erresistentzia kutxa bat sortzea erabagi dabe. Horretarako, hainbat ekintza egingo dabez. Momentuz, zozketa bat egin dabe baina ekintza gehiago prestetan dabilz: antzerkiak, kontzertuak… 

Ordenantza barria

Getxoko Udalari idazki bat baino gehiago bialdu deutsez, baina erantzuna isiltasuna izan da. Orain Getxoko Udalak kalez kaleko salmenteari buruzko ordenantza barria egiteko proiektua dau. “Guk ez dakigu zein dan benetako asmoa baina interes handia daukagu ordenantza honetan, erraztasunak emoteko” jakinarazo deusku Labajok. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular