Elorrioko Altzau Burua taldeak jarri dau martxan ekimena, Udalagaz eta komertzioakaz batera

Telefono mugikorraren erabileraren inguruko kontzientziazino-kanpainea da

‘Geuria ebali zeinke’, mugikorrik ez daukienei telefono bat eskura jartzeko kanpainea

Altzau Burua taldeko kideak eta Elorrioko merkatariak / Bizkaia Irratia

‘Geuria ebali (erabili) zeinke’ izeneko ekimenaren bidez, Elorrioko hainbat komertzio eta udal-eraikinek identifikazino pegatina bat jarri dabe euren sarreretan. Pegatina horrek adierazten dau bertan mugikorrik ez daben umeek, nerabeek edo beste edonork, premina daukienean, establezimendu horretako telefonoa erabili leikiela. Kanpainearen helburua argia da: mugikorraren erabilera osasuntsua sustatzea, eta era berean, alkartasun are txiki bat eratzea herrian. Altzau Burua taldeak jarri dau martxan kanpainea, herriko merkatarien eta Udalaren laguntzeagaz.

Amaia Egidazuren esanetan, kanpaina honen ideia beste herri batzuetatik jaso dabe, Arrasatetik edo Oñatitik, esaterako. Kanpainearen barruan, Elorrioko hainbat komertziok eta eraikin publikoek euren sarreretan pegatina berezi bat ipini dabe, eta horrek adierazoten dau bertan mugikorra erabiltzeko aukera dagoala premina bat danean. Dagoeneko hamabost denda eta eraikin publiko inguruk egin dabe bat ekimenagaz: liburutegia, kiroldegia, hainbat saltoki… Helburua da sare hau zabaltzen joatea eta alkartasuna sustatzea.

‘Geuria ebali zeinke’ kanpainea beste hainbat jardueraren parte da. Asteotan herriko ikastetxeetako LH 4 eta LH 6 arteko ikasleak formakuntza saioak egiten dabilz Miren Ros-en eskutik. Hortaz ganera, maiatzaren 27an gurasoentzako saioa egingo dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00