Genetikan oinarritutako kirol-ariketak Zamudioko Genetic Fitness gimnasioan

"DNA probea listu lagin baten bitartez egiten dogu" azaldu deusku Imanol Santoyok (Genetic Fitness)

Gimnasiora sartu orduko DNA probea Zamudion

Imanol Santoyo (Genetic Fitness) / Bizkaia Irratia

Gimnasioan hasi baino arinago DNA probea egiten dabe Zamudioko Genetic Fitness-en. Ariketen tratamendua jarteko, lehenengo pertsonaren genetikeari begiratzen deutse. Baigene euskal konpainiak genetikarekin lotura daukan gimnasio barria zabaldu dau Zamudioko Parke Teknologikoan. Gimnasioan Baigene metodoa ezartzen dabe, hau da, erabiltzailearen genetikaren eta gorputzaren balorazino batean oinarritzen dira entrenamendu mota zehazteko.

DNA probea egiteko listu lagin bat hartzen dabe. Honen helburua pertsona bakotxaren ezaugarriak aztertu eta nutrizino zein entrenamendu plan bat eskaintzea da. Imanol Santoyo zentroko arduradunak osasun egoerak hobetu eta lesino-arriskuak murrizten direla esan deusku “Goizeko Izarretan” irratsaioan. Azken urteetako Baigene emoitzen arabera, jendeak gero eta kirol gutxiago egiten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00