Aian aurkeztuko dabe zuzenean bagilaren 19an

Abenduaren 12an eskeiniko dabe kontzertu nagusia Donostian

‘Gipuzkoa Donemilia’ diskoa, 60. urteurrenean

Oskarbi taldearen disko barria / Oskarbi taldea

Oskarbi taldeak 60 urte bete dauz. Gipuzkoa Donemilia diskoa aurkeztu dabe. Donostian egin zan atzo iluntzean aurkezpena. 1966. urtean sortu zan Oskarbi. Joxelu Treku eta Iñaki Maritxalar izan ziran sortzaileetariko bi, oraindino taldean mantentzen direnak. Trekuk gaur azaldu deuskunez, garai hartan, hutsunea egoan euskal kulturan, diktadura garaia zala kontuan hartuta. Ez Dok Amairu taldean izan ziran. Bertan egotea, ikasketa handia izan zala aipatu dau Trekuk. Sustraietara joko ebela argi izan eben. Bide barriak jorratu ebezan, jazz edo gospel estiloak euskal tradizinoagaz buztartuz. Era horretara aritzea, inkonzientea izan zala esan deusku Joxelu Trekuk. Jorge Oteiza eskultoreagaz edo Bitoriano Gandiaga idazleagaz izandako harremana be gogoratu dau. Lehenengoaren bitartez ezagutu eben bigarrena. 60 urteko ibilbidearen ostean, Oskarbi taldea, “relikia barritua” dala esan deusku Trekuk.

Abestia Gipuzkoari

60. urteurrena ospatzeko Gipuzkoa Donemilia diskoa argitaratu dabe. Euren 13. lana da eta hamaika kanta daukaz. Mila urte betetan dira Gipuzkoa berbea sortu zanetik eta kantua eskeini deutse. Mila urte betetan dira era berean Donemiliako lehen esaldiak idatzi zirela. Perutxoren kantua eta Bernat Etxepareren kantuia kantuak sortu ziranetik 500 urte bete dira eta barrituta dakarrez honeek. Gauza bera esan daiteke, Kattalin Ttirun Ttarun eta Adizan Gabriela abestietaz. Honeek berreskuratu eta barrituta dakarrez. Disko guztietan lez, Ez Dok Amairu taldeari omenaldia eskaintzen deutse garaiko kantuak sartuta. Oraingo honetan Tiriki Trauki, Oi Pello Pello eta Globo Gorri kantuak aukeratu dabez. Oskarbi taldeak Aian eskeiniko dau lehenengo kontzertua barikuan, disko barria aurkezteko. Irailaren 26an Arantzazun daukie kontzertua. Pasaian izango dira zemendian eta abenduaren 12an Donostian. Azken hau, kontzertu nagusia izango da. Besteak beste, Antton Valverde eta Gorka Knöor izango dira gonbidatuetariko batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00