Durangoko Azokako 60. edizinoko Sormen Bekako irabazleak saritzeko prentsaurrekoa egin da goizeon Ahotsenea Literaturan. Bertan, irabazleakaz batera, Gotzon Gomez Gerediaga alkarteko presidentea, Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea eta Unai Iturriaga epaimahaikidea izan dira.
Aurtengo Sormen Beka komiki lanetara bideratu da. Danetara, 12 lan aurkeztu dira, oso estilo eta tematika desbardinak hizpide hartuta: umeei bideratutako komikiak, manga, zientzia fikzinozkoak, umorezkoak, historikoak… Horreen artean, Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak lana aukeratu dau epaimahaiak aurtengo Sormen Bekaren irabazlea.
Proiektu kolektiboa da honakoa. Hiru dira egitasmo honen atzean dagozan sortzaileak: Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarin. Komiki horren bitartez, Joxe Azurmendi eta hainbat autore feministaren arteko (Angela Davis, Simone Weil, Vandana Shiva, Jule Goikoetxea…) alkarrizketa fikzionatu dabe.
