Glaukoma begietako gaixotasuna da. José Ignacio Recalde Bilboko Oftalmologiako Institutu Kliniko Kirurgikoko (ICQO) medikuak azaldu deuskunez, nerbio optikoak informazinoa daroa begitik burmuinera eta kaltetzen danean ikusmen eremua galtzen hasten da. Glaukoma isila eta sintomarik bako gaixotasuna da, eta glaukoma daukien personen erdiek ez dakie gaixotasuna daukiela. Euskal Autonomia Erkidegoan 50.000 persona inguruk sufriduten dau gaixotasun hau eta Espainia mailan, milioi bat eta 1,5 milioi artean. Glaukoma itsutasunaren bigarren kausa da munduan.
Gaixotasuna prebeniduteko modurik eraginkorrena diagnostiko goiztiarra da. ICQO-ko adituen esanetan, glaukoma sasoiz detektau ezkero, kasuen %95ean itsutasuna prebenidu daiteke. 45-50 urtetik aurrera noizean behin azterketak egitea aholkatzen dabe.
Atzo, martiaren 12a, Glaukomaren nazinoarteko eguna izan zan.