Cosme eta del Riori irabazita, matematikoki sailkatuta ez badagoz be, ia eskuan daukie A multzoko lehenengo postua

Unai Lekerikabeaskoa gustora dabil jokatzen Goikoetxeagaz eta atzean itxi ditu eskoiko sorbaldan euki ebazan arazoak

Goikoetxea-Lekerika, winter series torneoko finalaurrekoetara

Goikoetxeak eta Lekerikak bikote sendoa osatzen dabela erakutsi dabe / Eraman Jai Alai

Iñaki Osa “Goikoetxea”k eta Unai Lekerikabeaskoak uste baino arazo gitxiago euki ebezan Cosme eta Del Rio menderatzeko Eusko Label Winter Series torneoaren bosgarren jardunaldian. Jean Olharanen lesioak asko desitxuratu dau neurketea eta Cosme eta Del Rio, ezinean ibili dira. Goikoetxeak eta Lekerikak garaipen erraza eskuratu dabe.

Atzo garaipenagaz, Zumaiako aurrelaria eta Gernikako atzelariak hanka ta erdi baino gehiago daukie finalaurrekoetan. Matematikoki sailkatuta ez badagoz be, partidu bi jokatu ditue eta biak irabazi, set bat bera be galdu barik eta tanto alde handia lortuta. Beraz, argi eta garbi esan daiteke Goikoetxeak eta Lekerikak Eusko Label Winter Series torneoaren finalaurrekoak jokatuko dabezala. Ez da ahaztu behar Iñaki Osa Goikoetxearen azken torneoa izango dala profesional mailan hogeta zazpi urteko ibilbidea bete ostean.

Unai Lekerikabeaskoagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean. Gernikako atzelaria oso gustura dabil jokatzen bere bikotekideagaz eta erabat errekuperatuta dago uda partean eskoiko sorbaldan euki eban lesinoaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular