
Domekan ostera be ikusi ahalko da telebistaz Eres Tú: De Mocedades al Consorcio dokumentala. Kasu honetan, TVE2 telebista katean eskeiniko dabe. Unai Iparragirreren ideia Lorea Pérez de Albenizek zuzendu dau eta Zesatenjuenez ekoiztetxean produzidu dabe. Dokumentala egiteko ideia zelan sortu zan kontau deusku Goiuri Aldekoa Otalorak, dokumentaleko ekoizpen arduradunak.
Mocedades taldeak gorabehera asko euki dauz 50 urtetan eta dokumentala egiteko ideia oso pozik hartu eben. Dokumentalean taldeko kideakaz batera abeslari ezagunek parte hartu dabe, besteak beste, Victor Manuelek, Leire Martinezek eta Rosa Leonek. Jasotako testigantza guztiak ederrak izan dira Aldekoa Otaloraren berbetan, beren beregi Estibalizen alabearena.