Gookapi.eus-ek, 0 eta 9 urte bitarteko umeentzat beren beregi diseinatutako euskarazko edukiak dituen lehenengo plataforma interaktiboak da. Magia, euskara... hezkuntza-proposamen barritzailea da. Gookapi-k bere aplikazinoaren merkaturatzea iragarri dau, hezkuntza esperientzia maila barri batera eroanaz. Google Play-n deskargatu leiteke. Aplikazinoa topagune dibertigarria da, gaztetxoen garapen integralari begira, Gookapi-k umeek modu interaktiboan eta parte-hartzailean ikasi leikien espazio bat eskeintzen dau.
Gookapi-k gazteenak inspiratu nahi ditu magia hezitzailearen bidez. Horretarako baliabide didaktiko berritzaileak daukaz: plataforma interaktiboa izateaz eta aplikazinoa izateaz gain, Gookapi harago doa eta Hur Ikasten koaderno didaktikoak ditu, kontatzen ikastea dibertigarria egiten daben jolasak eta jarduerak eskeintzen dabezanak, zenbakiak bistaratzen dabezan ilustrazinoakaz. Era berean,
Iratxoak eta basoko sorginkeria ipuinak Errealitate Areagotua (RA) erabiltzen dau QR baten bidez irudiei, animazino-abestiei eta pertsonaiei bizia emoteko, umeei esperientzia parebakoa
eskeiniz. Produktu magikoak bere baditu, produktu magikoen bilduma bat sortu dabe, iratxoen kamisetetatik hasi eta katilu, USB eta motxiletaraino. Egoitz Rodrigez eta Leire Berikua izan dira gure artean guztia azaltzen.