Sormene Galdakaoko sorkuntzaren plaza ekimenaren edizino barri bat egingo da zemendiaren 10etik 13ra

Amatasuna be ardatz izango da oraingoan, sorkuntza, transmisinoa eta euskereagaz batera

Gotzon Barandiaran: “Sormeneren orain arteko emaitzarik onena ikastetxe eta ikasleen aldetik dator”

Sormene ekimenaren aurkezpena Galdakaon / Bizkaia Irratia

Sorkuntza, transmisinoa eta euskerea dira Sormene ekimenaren ardatz nagusiak. Honeekaz batera, Galdakaon sortutako ekimen honetan, amatasuna be ardatz izango da oraingoan. Udagoienean egingo dan saioan, zemendiaran 10etik 13ra, amatasunaren inguruan arituko dira sortzaile gehienak.

Ikasleak

Sormene ekimenaren egitarauan, lehenengo egun bietan, tailerrak izango dira ikasleentzat. Ilustrazino eta dantza tailerrak eskeiniko deutsiez Eider Eibarrek eta Oier Araolazak. LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta DBH zein batxillergoko ikasleentzako tailerrak izango dira. Holangoak, Sormeneren hasieretik egiten dabez. Gotzon Barandiaran Sormeneko zuzendari artistikoak esan deuskunez, orain arteko emaitzarik onena ikastetxe eta ikasleen aldetik dator.

Egitaraua

Sormene oraingoan, Euskaraldiak irauten dauan bitartean be badator. “Euskeraz sortu” ekimena antolatu dabe Euskaraldiaren alde hilaren 10erako. Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariak, Esti Markez eta Danae Riaño musikari eta aktorea eta Nagore Muriel zinemagilea batuko dira saio honetan. Bestalde, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak “AMAraun” ikuskizuna eskeiniko dabe hilaren 11an, 12an, Marie de Jongh konpainiaren “Amour” antzezlana eta Neomak taldearen kontzertua eta amaitzeko, zemendiaren 13an, Lore More antzerki konpainiaren “Trapu Zikinak” ikusi ahal izango da.
Saio guzti honeek Galdakaoko Torrezabal kultur etxean eskeiniko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00